ekonomia

Gamesak 67 milioi euroren galerak izan ditu urrira arte

Iaz, 30 milioi euro irabazi zituen urtarriletik urrira arte.

Berria.info
2012ko azaroaren 8a
19:20
Entzun

Galerak izan dituen arren, enpresak jakinarazi du irailera arte gai izan dela urte osorako zituen helburuak betetzeko. Ustiapenaren emaitza gordina (Ebitda) 130 milioi eurokoa izan da, iaz baino %42 gutxiago.

Gamesako hainbat lantegitako beharginek protesta egin dute gaur Sarrigurengo bulegoen aurrean, enpresak iragarritako kaleratzeen aurka. "Gurutzeen hileta bat" egin dute, eta horrekin, "etorkizuneko proiektu baten heriotza" irudikatu nahi izan dute. Zuzendaritzak 283 langile kaleratu nahi ditu Nafarroan, eta beste 85 Zamudioko (Bizkaia) lantokian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.