Gamesak 1.200 milioiko finantzaketa lortu du
GASTEIZ. Gamesak 1.200 milioi euro finantzatzeko akordioa lortu du 24 finantza erakunderekin. Aurretik zuen mailegua ordezkatuko du diru horrekin. Berez, 2012ko urrian hasi behar zuen ordainketak egiten. Mailegu berriarekin epeak atzeratzea erdietsi du: 568 milioi 2014an ordainduko ditu, 131 milioi 2015ean, eta 500 milioi 2016an. Era horretan, egonkortasuna lortuko duela esan du Gamesak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu