Iaz urte osoan irabaziak berdindu ditu Siemens Gamesak azken sei hilabeteetan. Urriaren 1etik martxoaren 31ra 67 milioi euroren mozkina izan du enpresa eolikoak, aurreko urte osoan lortutakoa adina (70 milioi). Zerga urte berezia erabiltzen du Siemens Gamesak, urte naturalaren ordez, urri batetik hurrengo urteko irailera artekoak hartzen baititu aintzat.
Zamudioko multinazionalak urteko lehen hiruhilekoan pilatu du irabazien zatirik handiena (40 milioi euro). Tarte horretan %7 handitu ditu salmentak. Urteko helburua (10.000-11.000 milioi) lortuko duela espero du enpresak, eskari zorroa ongi beteta baitu: 23.600 milioi, inoizko handienak.
Gamesa Siemensek 67 milioi irabazi ditu azken urte erdian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu