Frantziak 200 milioiko isuna jarri dio Googleri

Googleren egoitza. MARC ARCAS / EFE.
2021eko ekainaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PARIS. Bruselatik ez ezik, Paristik ere iristen hasi zaizkio arazoak Googleri. Frantziako Lehia Agintaritzak 220 milioi euroko isuna ezarri dio Googleri, Internet bidezko publizitate zerbitzuetan duen nagusitasuna erabili duelako lehiakideak baztertzeko. Agintaritzak egiaztatu- tzat jo du AEBetako konpainiak Google Ad Managerren teknologiari lehentasuna eman diola sistema propioak erabili nahi zituztenen aurrean. Hiru komunikazio taldek jarri zuten salaketa Googleren aurka.

Frantziako Lehia Agintaritzak nabarmendu du enpresak ez dituela salaketak arbuiatu, eta agindu diola «arazoak» konpontzeko lan egingo duela.

Internet bidezko bilaketetan eta online publizitatean duen nagusitasuna zigortzeko, Europako Batzordeak hiru isun jarri dizkio Googleri; azkena, 2019ko martxoan: 1.490 milioi euroren isuna jarri zion Margrethe Vestager Lehia komisarioak, bere posizioa abusuz baliatzeagatik.

Austrian, berriz, 9,6 milioi euroko isuna jarri diote Facebooki, monopolioen aurkako legea hautsi zuelako. AEBetako enpresak Giphy irudien plataforma enpresa erosi zuen, baina ez zien agintariei jakinarazi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.