'Foreign branding', besteen irudiaren bizkarroiak

2019ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Sasieuskarazko izen komertzialak ez dira kasu bakarra. Marketinaren munduan, foreign branding esaten diote herrialde bateko enpresa batek beste bateko hitzak edo irudiak erabiltzeari hangoa dela iradokitzeko. Herrialde batek arloan duen irudi onaz baliatzeko trikimailu bat da.

Superdry arropa eta osagai etxea da horren adibidea. Superdry ez da Japoniakoa; Ingalaterran sortu zuten, 1983. urtean. Baina hasieratik erabiltzen dituzte Japoniako testuak euren produktuetan.

Superdrykoek Internet bidezko itzulgailu bat erabiltzen dute arropan japonierazko esaldiak sortzeko, eta, askotan, ez dute zentzurik. Superdry leloaren ondoan inprimatzen duten japonierazko testua, esaterako—irudian—, Muturreko lehortasuna (mesedez, egin) moduko esamolde ulergaitza da. Japonian ere oso zabalduta egon da engrish delakoa: karaktere latinoetan ilustraturiko arropa maite dute han, baina jende askok ingelesa irakurtzen ez dakienez, askotan oso testu xelebreak eramaten dituzte soinean, konturatu gabe. Ingeles xelebre horri esaten diote engrish.

Enpresa askok erabiltzen dute foreign branding teknika. Koroshi arropa etxea ez da japoniarra, baizik eta Kataluniakoa. Geographical Norway Frantziako Artextyl konpainiarena da, nahiz eta Norvegiako bandera handi bat jarri bere negurako arropetan. Gauza bera egiten du Italiako Napapijri enpresak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.