«Fiskalitate erakargarria», enpresentzat

2023ko martxoaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hitzaldiaren hasieran, Josu Jon Imazek «fiskalitate erakargarria» eskatu zuen enpresentzat. Berretsi zuen «enpresentzat» nahi duela, ez enpresarientzat: «Nik nire zergak ordaindu nahi ditut. Nik publikoan ikasi nuen, eta gizarte babes-sisteman sinesten dut. Fiskalitate erakargarria eskatzean ez naiz ari PFEZaz edo dibidenduak jaso dituzten akziodunez». Zehaztu zuen enpresak direla enplegua sortzen dutenak, eta haiek «mimatu» egin behar direla. Era berean, industriaren aldarria egin zuen, «soldata onak ordaintzen dituelako», eta sektore horrek bultzatzen duelako gehien teknologia eta berritasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.