Finlandiako Gobernua prest dago lau eguneko lan astea probatzeko

Sanna Marin lehen ministroak iragarri du eguneko sei lanordu eta asteko 24 izango lukeen lanaldia proposatuko duela gobernu berriak

AMPO kooperatibako ingeniariak lanean, Idiazabalgo plantan. GORKA RUBIO / FOKU.
Irune Lasa.
2020ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun

Beharbada Eguberrietako oporren ostean lanera itzuli beharrarekin lotuta, edo besterik gabe, ia mundu guztiarentzat albiste pozgarria litzatekeelako, azken egunetan ziztu bizian hedatu da albistea: Finlandiako Gobernua 24 orduko lan astea ezartzeko prest zegoela. Europako hainbat egunkaritan agertu da notizia, baita gure lerroetan ere. Baina ez da egia; Finlandiako Gobernuak gezurtatu egin du halako asmorik duenik bere gobernu programan.

Nahasmenaren iturrian Sanna Marin lehen ministro berriak joan den urteko abuztuan, oraindik soilik Alderdi Demokratako buru zela, egindako adierazpen batzuk daude. Hitzaldi batean honakoa esan zuen: «Pertsonek merezi dute familiarekin denbora gehiago egotea, maite dituztenekin, beren aisialdian eta bizitzaren beste esparruetan, esaterako kulturan; hori izan daiteke hurrengo urratsa lan bizitzari dagokionez». Eta egun berean txiokatu zuen: «Lau eguneko lan astea edo sei orduko lan eguna, soldata txukun batekin, utopia da gaur egun, baina egia izan daiteke etorkizunean".

Abenduan bihurtu da Sanna Marin lehen ministroa, bost alderdiren sustenguarekin. Eta hark aurretik adierazitako ideiak berriz ere albistegietara itzuli direnean, etorri da gaizki ulertua, telefono hautsiarekin bezala,  ideiak, asmoak, denborak, eta gurariak nahastu direnean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.