EkoNOMIA

Ezker abertzaleak BBKren eta Kutxaren bat-egitearen aurka bozkatuko du

Etzi izango dira Bizkaiko eta Gipuzkoako aurrezki kutxetako batzarrak.

2008ko azaroaren 26a
18:28
Entzun
Ezker abertzaleak gaur ofizialki duenez, BBKren eta Kutxaren arteko bat-egitearen aurka bozkatuko du. Hain zuzen, etzi izango dira Bizkaiko eta Gipuzkoako aurrezki kutxetako batzarrak. Bat-egite horren asmoa "merkantilista, alderdikoia eta zeregin sozialetik urrundua" dela iruditzen zaio ezker abertzaleari.

"Euskal Herriaren eta funtzio sozialaren aldeko apustua egingo duen kutxa" nahiko lukeela adierazi dute Arantza Urkaregik eta Joxan Urkiolak. Josetxo Ibazeta ere prentsaurrekoan izan da.

BBKn ziurtzat jo daiteke bat-egitearen aldeko hautuak irabaziko duela etzi, EAJ eta CCOO ados jarri direlako eta biek gehiengoa daukatelako. Kutxan airean daude gauzak, eta ezker abertzaleak Gipuzkoako aurrezki kutxako zuzendaritza kritikatu du, "erraza izan duelako gure baiezkoa lortzeko (Banatuzek zortzi ordezkari ditu, LAB bat eta EAE-ANVk hiru), baina ez dute nahi izan".

Aurkako botoa emateaz gain, ostiralean Bilbon eta Donostian elkarretaratzeak egingo ditu ezker abertzaleak, batzarrak egingo diren egoitzen aurrean: Bilbon 17:30ean Ola Sondika eraikinaren aurrean eta Donostian 19:30ean Andia kalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.