Euskaltelen telebista saldu du Masmovilek

2021eko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
DERIO. Masmovilek Euskaltelen kontrola hartu eta ordu gutxira, haren telebista negozioa saldu dio Agile Content enpresari, 32 milioi euroren truke. Agile Content telebista digitaleko zerbitzuak ematen dituen enpresa bat da, eta 50 milioi bezero ditu, munduko 24 estatutan. Beste milioi erdi batuko dizkiote orain Euskaltelek eta haren filialek.

Katalunian sortutako konpainia bat da, eta, orain arte, Bartzelonan izan du egoitza. Hala ere, iragarri du Bizkaira eramango duela eta «berrikuntza teknologikoko zentro bat» jarriko duela.

Aurreko astetik Masmovil da Euskaltelen jabea, akzioen %98rekin, etadatorren asteartean utziko dio burtsan kotizatzeari. Masmovileko buru Meinrad Spenger izendatu dute Euskalteleko kontseilari ordezkari, eta aurreko administrazioko kide batzuek jarraituko dute, hala nola Xabier Iturbe lehendakariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.