Euskaltelen sarearen %51 saldu dute

Euskaltelen egoitza, Derion. L. T. / EFE.
2022ko uztailaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MasMovil taldeak Euskaltelen sarbide sarearen %51 saldu dio Bidasoa Aggregator euskal inbertsoreen patzuergoari, 580 milioi euroren truke. EKT Cable filiala arduratzen da sare hura kudeatzeaz. MasMovilek, Euskaltelen jabeak, 500 milioi euroko zorrak ordaintzera bideratuko du dirua —kopuru horretako kreditu bat du ordaintzeko, iaz Euskaltel bereganatzeko erabili zuena—. Euskaltelek parte bat inbertituko du filialaren partaidetzaren %49 eskuratzeko.

Euskal inbertsore berriek 1,2 milioi etxebizitza ingurura iristaraziko dute zuntz optikoa, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Asturiasen eta Galizian, hain zuzen. Hala, proiektua amaitzean Euskaltelen sare pean dauden etxebizitza guztiek(2,3 milioi) zuntza izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.