Euskaltelek hiru zinema ekoizle salatu ditu «egia gordetzeagatik»

xabier martin
2019ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Euskaltelek salaketa bat jarri duKontsumobide kontsumoaren euskal institutuan hiru zinema ekoizleren aurka: Realiance Entertainment Productions, Venice PI eta Wind River Productions. Hiru enpresa horiek gutunak bidali zizkieten Euskaltelen hainbat bezerori; dirua eskatu zieten (150 euro bost eguneko epean pagatzeko) auzibide bat ez zabaltzearen truke. Filmak partekatu zituztela-eta legea urratu zutela azaldu zuten ekoizleek eskutitzetan. Bada, Euskaltelek uste dugutun horiek bidaltzearekin batera «ekintza desleial eta engainagarria» egin zutela.

Halaber, Euskaltelek beste salaketa bat jarri du datuen babeserako Espainiako agentzian, hiru zinema ekoizle horien aurka, euskal konpainiaren bezeroen datuak baliatu dituztelako diru erreklamazio bat egiteko filmen erabilera dela eta.

Kontua da ekoizleen abokatuak Euskaltelen laguntza izan zuela bezeroen datuak lortzeko eta horrela erreklamazio gutunak bidaltzeko. Euskaltelek esan du epaile batek derrigortu zuela bezeroen IP helbideak epaitegiari igortzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.