Euskal Sagardoa aurkeztuko dute gaur, Euskal Herri guztirako lehen sor-marka

Eusko Jaurlaritzako, Euskal Elkargoko eta Nafarroako Gobernuko ordezkariek, sagardogintzako hainbat kiderekin batera, xehetasunak emango dituzte gaur, Donostian

Euskal Sagardoa jatorri izeneko sagardotarako sagarrak. EUSKAL SAGARDOA
joxerra senar
2024ko urtarrilaren 19a
07:30
Entzun

Ez da besterik Euskal Herrian. Euskal Sagardoa aitzindari izango da. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sagardogileek abiaturiko eskaera Euskal Herrikoa bilakatu da. Lurralde guztietako sagardo ekoizpenek izango dute babesa mugaz gaindiko jatorri izenaren pean.

Gaur emango dituzte hura sortzeko prozesuaren berri erakundeek eta sagardo sektoreko eragileek. Bertan izango dira Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Industria sailburua, Joseba Erramundegi Euskal Elkargoko Mugaz Gaindiko Europako eta Nazioarteko kontseilaria, Jose Mari Aierdi Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Unai Euskal Sagardoa jatorri izenaren zuzendaria eta Bixintxo Aphaulek Domaine Bordattoko sagardogilea.

Ikusi gehiago

Mugaz gaindiko jatorri izena Europako Batzordearen eskumena da, ez estatuena. Unai Agirrek egin dio Europako Batzordeari eskaera, eta horren berri emango du.

Euskal Sagardoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 50 sagardogile biltzen ditu gaur egun. Hemendik aurrera, Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako sagardogileak ere batu ahalko dira tokiko sagarrarekin ekoitzitako eta kalitate bermea duen sor-markara. «Europako Batasunean mugaz gaindiko arautegi bakarra egiten den lehen aldia da. Eder da, halere», goraipatu zuen azaroan Bixintxo Aphaulek, Ipar Euskal Herriko ekoizleen izenean, Ipar Euskal Herriko Hitza-n egindako erreportajean.

Nafarroan, Sagarrica elkartea sortu dute sagardo sagarren ekoizleek. Lurraldean egun bost sagardogile badira, eta Euskal Sagardoa sor-markan sartzeko eskatua dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.