Euskadiko Kutxako eta Ipar Kutxako administrazio organo gorenek, kontseilu errektoreek, baiezkoa esan diote bi kreditu kooperatibek bat egiteko proiektuari. Bi erakundeetako batzarrek ekainaren 30ean hartuko dute erabakia. Bat egitetik sortuko den kreditu kooperatibak 25.000 milioi euroren aktiboak izango ditu, 1.700 milioi euroren baliabide propioak, 2.500 lagunetik gorako lantaldea, 450 bulegoko sarea eta 1,3 milioitik gora bezero. Azarorako amaitu nahi dute bat egiteko prozesua.
Ez zen hori izan finantza erakundeen atzoko mugimendu bakarra, Ibercajak, Liberbankek eta Caja 3k bat egitea erabaki baitzuten. 114.000 milioi euroren aktiboak izango dituzte, eta Espainiako zazpigarren finantza erakundea osatuko dute. Ez dute laguntza publikorik jaso bat egiteko.
Euskadiko Kutxako eta Ipar kutxako kontseilu errektoreek fusioa onartu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu