Europako Batasunak ere neurri protekzionistak hartuko ditu bere altzairuaren industria babesteko. MME Munduko Merkataritza Erakundeari jakinarazi dio altzairuzko 26 produkturen inportazioei %25eko muga sariak jarriko dizkiola.
Uztailean hasi zen behin-behineko neurriak hartzen, pentsatuta Donald Trumpek jarritako muga sariek AEBetako merkatutik kanporatutako altzairuak EBn bukatuko zuela. Bruselaren azterketek erakutsi dute altzairu horren zati handi batek kontinente zaharrean bukatu duela, eta kalte egin diela bertako ekoizleei. Batzordearen proposamenak EBko kideen oniritzia jaso beharko du orain. Otsailaren 4ra arte dute, orduan iraungiko baitira behin-behineko neurriak.
Europak %25eko muga sariak jarriko dizkio altzairuari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu