Europa adi Orange eta Masmovilen fusioa dela eta

2023ko apirilaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskaltelen historiako hurrengo mugarria Masmovilen eta Orangeren arteko fusioa izango da. 18.000 milioi euroko operazioa izango da, eta Europako Batzordeak jakinarazi du zorrotz aztertuko duela eskaintza. De las Fuentesek azaldu zuen ez dela atzerapausorik egongo iragarritako inbertsioetan, eta Euskaltelek aspalditik duela azpiegitura erabiltzeko akordio bat Orangerekin: «Gure lurraldean ez dago zerbitzu bikoiztasunik, eta, hortaz, ez da ahulduko». Gainera, nabarmendu zuen komunikazioen sektorea gero eta enpresa handiagoetara zuzenduta dagoela, eta «tamaina handia» berme bat dela AEBetako eta Txinako erraldoiei aurre egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.