EkonOMIA

Euroguneko ekonomia %4 jaitsiko da aurten, Europako Batzordearen arabera

"Bigarren Mundu Gerratik izandako atzerapenik sakonena eta zabalena da hau", esan du Joaquin Almunia Ekonomia komisarioak. Duela lau hilabete baino aurreikuspen okerragoak egin ditu.

2009ko maiatzaren 4a
18:04
Entzun
Europako Batzordearen arabera, euroguneko ekonomia %4 jaitsiko da aurten eta errekuperazioa ez da hasiko datorren urtera arte. Dena den, 2010ean ere Barne Produktu Gordinak (BPG) behera egingo du: %0,1.

"Bigarren Mundu Gerratik izandako atzerapenik sakonena eta zabalena da hau", esan du gaur Joaquin Almunia Europako Batzordeko Ekonomia komisarioak. Finantza krisia, komertzioaren beherakada eta etxegintzaren arazoa dira krisiaren iturriak, hark ustez duenez.

Duela lau hilabete egindako aurreikuspenek zioten euroguneko euroguneko BPG %1,9 jaitsiko zela aurten eta 2010ean %0,4 haziko zela.

Euroa ez duten Europako Batasuneko beste herrialdeetan ere BPGren jaitsiera %4koa izango da aurten, baita 2010ean %0,1ekoa ere.

Almuniak iragarri duenez, Alemaniako BPG aurten %5,4 jaitsiko da, Frantziakoa eta Espainiakoa %3, Erresuma Batukoa %3,8 eta Italiakoa %4,4. Hurrengo urtean Espainian langabezia %20 baino handiagoa izango da eta Europako beste herrialde handienetan %10 ingurukoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.