'Euribor plus'-ak ordezkatuko du Euriborra, aurki

2016ko martxoaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Desagertzear da Euriborra. Orain arte ezagututakoari, behintzat, azken orduak geratzen zaizkio. EMMI Europako Diru Merkatuen Institutuak eratu du formula berria. Zertarako? Hipotekak kalkulatzeko indizearen beheranzko joera eten eta iraultzeko: Euribor Plus izena ezarri dio, eta laster hartuko dio lekukoa Euriborrari. 2016. urteko bigarren hiruhilekotik, proba gisa jarriko dute, egungo indizearen gabeziak estaltzen ote dituen ikusteko. Manipulazioa saihestea eta datu errealagoak lortzea da helburua. Euriborra kalkulatzeko 24 entitate boteretsurendatuak besterik ez da erabiltzen egun, balio altuenen eta baxuenen %15 kenduta.

Metodologia berriari esker, bankuek, enpresek eta finantza erakundeek elkarri ematen dizkieten gordailuak hartuko dira kontuan aurrerantzean. Euribor Plus-a indarrean ezarri arte beheranzko joerak segituko duela uste dute adituek; indizea erakundeen kalkulu «objektibo errealetan» egongo da oinarrituta, ez banku arteko maileguen interesetan. Litekeena da, hori bai, altuagoa izatea, eta hipoteken kuotak dezente garestitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.