Etxeko langileen %76k lanorduen muga gainditzen dute

Bizkaiko ELE elkarteak salatu du paperik gabeko langileen ia %20k 800 eurotik beherako soldata dutela

Lorea Ureta eta Isabel Otxoa ELEkoak, artxiboko irudi batean. M. RAMIREZ / FOKU.
2022ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
BILBO. Urteak joan eta urteak etorri, etxeko langileen lanari buruzko datu kezkagarriak ematen ditu ELE Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteak. Haren aholkularitzara iaz jo zuten sektoreko 544 langileei galdetuta lortutako datuek erakusten dute ordu gehiegi egiten dutela lan, eta ez dutela jasotzen legokiekeen soldata osoa.

Lorea Ureta eta Isabel Otxoa ELEko aholkulariek zabaldutako datuen arabera, etxeko langile gehien-gehienak emakume migratuak dira, eta haietatik %10,8 dira paperik gabekoak; portzentaje hori %33,9ra iristen da egoiliarren artean. Horiek guztiak erregularizatzeko eskatu dute ELEko aholkulariek, lan baldintza duinak izateko lehen urrats gisa.

ELEko kideek salatu dute lanaldian eta soldatetan oro har ez direla betetzen araudiak. Horrela, galdekatutako etxeko langileen %76k esan dute legeak finkatzen duen astean 60 orduko lanaldiaren muga gainditzen dutela. Gainera, langileen %26,1k ez dute egunean atsedenaldirik, eta %36,5ek ez dute astean egun bakar bat ere libre. Asteko zazpi egunak lan egiten dutenen portzentajea hamabost puntu handitu da.

Soldatetan ere, «gehiegikeriak» dira nagusi, batez ere paperik gabeko langileen kasuan. Haietako %19,8ren saria ez da iristen hilean 800 eurora. Egoiliarren artean, ia %98k ez dute jasotzen beren lanaldiari dagokion soldatarik, eta hamarretik ia lauk eskudirutan jasotzen dute soldata, beharrezko izan dezaketen agiririk gabe.

Pandemian erakundeek etxeko langileak «beren kasara» utzi dituztela ere salatu du ELEk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.