ESKAERAK

2019ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Hauek dira grebaren deitzaileek «Madrilgo, Gasteizko eta Iruñeko gobernuei, eta patronalari» eginiko eskaerak:

1. Erosahalmena berreskuratzea. Pentsioek eta soldatek galdutako erosahalmena berreskura dezatela, bizitzaren kostua kontuan hartuta.

2. Prekaritatea amaitzea. 2010eko eta 2012ko lan erreformak eta 2011ko eta 2013ko pentsioen erreformako neurri murriztaileak indar gabe uztea.

3. Gutxieneko diru sarrera duinak bermatzea. Gutxieneko soldata 1.200 eurokoa izatea, eta gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa.

4. Genero arrakala amaitzea. Gizonezkoen eta emakumezkoen soldata eta pentsioetan dagoen aldearekin amaitzea.

5. Zigorrik gabeko erretiro aurreratua. Bai, behintzat, 40 urtez kotizatu dutenentzat.

6. Osasuna. Osasun zerbitzu publiko eta doakoak ziurtatuko dituen sare unibertsala.

7. Diru sarrerak bermatzeko errenta eta errenta bermatua. Gutxieneko soldataren bera izatea. 1.200 euro, alegia.

8. Pentsioak osatzeko araudia. 1.080 eurora iritsiko direla bermatzeko neurri osagarriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.