MOSKU. Vladimir Putin Errusiako presidenteak agindua eman dio Errusiako Bankuari datorren astetik aurrera tresna bat presta dezan «herrialde arerioek» errubloetan ordain dezaten inportatzen duten gasa. Neurri horren bitartez errubloa indartu nahi du, hondoratu egin baita Mendebaldeak isunak jarri zizkionetik.
Azken datuen arabera, Gazpromek atzerrira egindako salmenten %58 eurotan izan ziren, eta beste %39 dolarretan. Orain, errubloetan egin ahal izateko kontratu gehientsuenak aldatu beharko lituzkete Gazprom esportatzaileak eta haien bezeroek.
Putinen iragarpenak bultzada handia eman dio gasaren prezioari: TTF merkatuan 97 dolarretik 117ra igaro zen.
Gerra Ukrainan. Energiaren garestitzea
Errusiak gasa errubloetan kobratu nahi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu