BILBO.«Brexit'-arekin edo gabe, mugitzeko askatasunarekin edo aduanaren burokraziarekin, zailtasunak gaindituz eta aukerak aprobetxatuz, Erresuma Batuarekin lanean jarraituko dugu», esan die Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburu Arantxa Tapiak 250 euskal enpresa esportatzaileri. Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren jardunaldi birtual batean, Tapiak azaldu du «brexit gogorra saihesteko akordioa Europako Batasunaren arrakasta» dela, eta gogorarazi du euskal enpresak eta Erresuma Batua beti egon direla oso lotura estuan. «Erresuma Batua tradizioz izan da gure bazkide komertziala, eta gaur egun ere nazioarteko merkataritzarako dugun bazkide nagusietako bat da; lehentasunezko merkatua da gure ekonomiarentzat».
Begien bistakoa da euskal enpresa esportatzaileak harreman esparru berrira egokitu beharko direla, eta egokitzapen hori abiatu dela dagoeneko; «Adiskidetasun eta negozio harreman historikoa berreraikitzeko gai izan behar dugu», esan die Tapiak; «Erresuma Batuaren eta Euskadiren arteko lotura ekonomikoak are gehiago indartzea eta negozio-aukera berriak sustatzea izan behar du helburua». Gasteizko gobernuak lehentasun hori duela eta, Jaurlaritzak laguntza emango diela jakinarazi die enpresei. «Eskura jartzen ditugu BTI, Basque Trade and Investment eta SPRI taldeko Nazioartekotze Agentzia, eta, bereziki, Londresko bulegoa».
Erresuma Batuan jarraitzeko esan die Tapiak enpresei
Aduanarekin ere, 'brexit'-a aukera bihurtu daitekeela igorri die sailburuak 250 euskal enpresa esportatzaileri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu