Erresuma Batuak bertan behera utzi du aberatsei zergak murrizteko erabakia
LONDRES. Liz Truss Erresuma Batuko lehen ministroak bertan behera utzi du aberatsei zergak murrizteko plana, iragarri eta hamar egunera. Trussen planak finantza krisi bat eragin zuen joan den astean: libera esterlina 1,0327 dolarreko minimo historikora iritsi zen, eta Ingalaterrako Bankuak esku hartu behar izan du. Besteak beste, Nazioarteko Diru Funtsak gogor kritikatu zuen Trussen erabakia. Urtean 150.000 libera baino gehiago irabazten dituzten pertsonei aplikatzen zaien gehienezko tasa %45etik %40ra jaitsi nahi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu