Erreskatetik atera da Irlanda, eta Portugalek gainditu du azterketa

2013ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Erreskatetik ateratzen Europako lehen herrialdea bilakatu zen joan den domekan Irlanda. 2010eko azaroan sinatutako erreskatearekin67.500 milioi euro jaso ditu, eta diruaren zati handi bat bankuak salbatzeko edo likidatzeko baliatu du Dublinek, eta bere defizit publiko handia estaltzeko bestea. Trukean, gastu publikoan austeritate neurri gogorrak jarrita, jakina; baina %12,5eko sozietate zerga, EBko txikienetakoa, ukitu barik.

Bide luzeagoa geratzen zaio, ordea, Portugali. Troikaren hamargarren azterketa gainditu zuen atzo (beste bi falta zaizkio). Printzipioz 2014ko ekainean da amaitzekoa 2011n emandako erreskatea. Austeritate neurri gogorrak ezarri ditu, baina egoerari bueltarik eman barik jarraitzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.