Erregai solidoen sei enpresa zigortu dituzte

2021eko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Espainiako merkatuen arautzaileak, CNMCk, 3,5 milioi euro ordaintzera zigortu ditu erregai solidoen banaketan aritzen diren sei enpresa, lehiaren aurkako jokabideengatik. LEA Lehiaren Euskal Agintaritzak abiarazitako ikerketa batek ekarri du zigorra. Enpresa hauek dira: Toro, FISL, Grafitos Candel, GME eta Capex.

LEAk azaldu duenez, 2016an hasi zuen ikerketa, uste zuelako siderurgiarako kokea banatzen zuten enpresak harremanetan ari zirela prezioak adosteko. Enpresa batek auzitegietara jo zuen ikerketa geratzeko, baina EAEko Justizia Auzitegiak lehenik eta Espainiako Auzitegi Gorenak ondoren, atzera bota zuten eskaera.

CNMCren arabera, 1999 eta 2018 artean, zigortutako sei enpresek kokearen, antrazitaren, harrikatzaren eta beste erregai solidoen merkatuko informazioa partekatu zuten, bezeroak haien artean banatu zituzten, eta prezioak adostu zituzten.

Enpresa horietako arduradunei 166.700 euroren isuna jarri die, ardura pertsonalak dituztelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.