DIDIER CHENET Synhorcat ostalarien elkartea
«Lanaren kostua gutxitu gabe BEZa igotzea hondamendia da gure sektorearentzat. 10.000 enplegu inguru galduko dira ostalaritzan».
FFB Frantziako Eraikuntzako Federazioa
«Ondorio katastrofikoak izango ditu jarduerarentzat eta enpleguarentzat, eta halabeharrez ekarriko du beltzean lan gehiago egitea. Gutxienez, 20.000 lanpostu galduko dira, eta 500.000 etxeren energia arraberritzea egiteko plana auzitan jarriko du».
JEAN FRANÇOIS COPE UMPko idazkari nagusia
«Espero genuen Ayraultek plan sinple eta indartsua aurkeztea, eta oso plan konplexua, burokratikoa eta eskasa aurkitu dugu. BEZa igotzea Hollanderen txiste bat da, kanpainaren zatirik handiena pasatu baitu esaten ez zuela igoko».
NPA Alderdi Antikapitalista Berria
«Ez da ustekaberik. Gobernuak ontzat hartu du Gallois txostenaren mamia Medefen eskaerak onartzeko. Neurri horien aurka jarrera zintzo bakarra dago: oposizioa egitea».
LUC CARVOUNAS PSko idazkari nazionala
«Krisitik ateratzeko, frantziar eredu berria behar dugu […] Ayraulten neurriek ahalegin partekatua eskatzen diete gure herriko eragileei, bakoitzaren ahalaren araberakoa».
Erreakzioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu