Eroskik Elorrion (Bizkaia) duen elikagai ez-freskoen biltegiko langileek greban jarraitzen dute, eta, gaur, Bilbon mobilizatu dira, Iberdrola dorrearen atarian. Herenegun, lehen greba egunean, langile guztiak batu ziren greba deialdira, eta larunbatera arte egongo dira lanera joan gabe. Bada, greba luzatuko dutela adierazi du ELA sindikatuak, nahiz eta oraindik ez duten erabaki noiz arte.
Gaurkoan, goizean goiz hasi dira mugitzen langileak, Durangon (Bizkaia) piketeak egin baitituzte herri horretako kiroldegietako langileekin batera, horiek ere greban baitaude. Ondoren, 11:15ean, Bilboko Euskadi plazan elkartu dira biltegiko grebalariak, Iberdrola dorrearen ondoan.
✊🏾#Elorrio|n dagoen #Eroski|ren biltegiko langileak eta #BizkaikoKiroldegi|etako langileak bat egin dute goizeko piketeetan#Greba|n 📢Hitzarmen duin baten alde! Lan baldintza duinen alde!
— ELA Gernika-Durango (@ELAGernikDurang) December 13, 2023
🕚#Eroski|ko (#Cecosa) langileak Bilboko Iberdrola dorrean elkartuko dira 11:00ean pic.twitter.com/MorHqFwttL
Gutxieneko soldatatik gertu
Eroskiren Hego Euskal Herriko eta Espainiaren iparraldeko eskualdeetako biltegi nagusia da Elorriokoa, non freskoak ez diren elikagaiak bildu eta banatzen diren. 130 bat langilek egiten dute bertan lan, gizon etorkinak gehienak, ELA sindikatuaren arabera. Cecosa Hipermercados enpresa da Eroskiren biltegi hori kudeatzen duena, eta langile gehienek gutxieneko soldata irabazten dute.
Maiatzean egin zituzten lehenengoz hauteskunde sindikalak, eta, ordutik, ELA eta LAB sindikatuek bakarrik dute ordezkaritza, sei eta hiru delegaturekin, hurrenez hurren. Orduan hasi ziren ohartzen langileek lan baldintza txarrak dituztela, eta hitzarmena berritzeko negoziatzen hasi ziren enpresarekin. Espainiako biltegi handien hitzarmena aplikatzen diete bertako langileei, eta enpresa batzordea osatzen duten bi sindikatuak bertako itunaren alde egiten ari dira, baldintzak hobetzeko.
ELAk ohar bidez azaldutakoaren arabera, langile asko atseden egunetan lan egitera behartzen dituzte, pisu astunak altxatu behar izaten dituzte, eta jaiegunetan ere lan egiten dute.
🔴#Eroski|k #Elorrio|n duen biltegiko langileak #greba|n daude; Bilboko Iberdrola Dorrearen parean egin dute protesta, abokatuak negoziatzen ari diren bitartean
— ELA Bilbo (@ELABilbo) December 13, 2023
📢 #Eroski, #Cecosa, ¡queremos solución!
📢 ¡Nosotros también queremos los festivos!@ELAsindikatua@ELAGernikDurangpic.twitter.com/Zx2XYwHtbU