Erkorekak aitortu du desadostasunak egon direla

2020ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Hamar laguneko taldeak elkartzearen inguruan Jaurlaritzak eta Segurtasun Sailak jarritako debekuei buruzko polemikak ez du etenik, eta atzo horri buruz galdetu zioten Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileari, gobernu kontseiluaren osteko agerraldian. Erkorekak aitortu zuen gobernuaren barruan «iritzi ezberdinak» egon direla Espainiako Gobernuaren dekretua interpretatzerakoan. Mugitzeko askatasuna arautzen du Espainiako Gobernuaren dekretuaren 7.2 artikuluak, eta bertan zehazten da gehienez hamar laguneko bilkurak baimenduta daudela, zehaztu gabe horiek kalean edo etxean izan behar duten.

Nekane Murga Osasun sailburuaren arabera, berriz, «segurtasunagatik» erabaki dute bilkura horiek soilik terrazetan baimentzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.