Hidrogenoa. Energia deskarbonizatzen. Izaskun Gorostiaga. Nortegaseko Merkaturatze burua

«Erakutsi nahi dugu zer egin dezakegun deskarbonizazioan»

NORTEGAS.
Irune Lasa.
2021eko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Mordoxka bat bazkide bildu dira Boroako zentralaren inguruan (Amorebieta, Bizkaia), urtean1.500 tona hidrogeno berde ekoizteko proiektuan. Bizkaia Energia bera, Sener ingeniaritza, White Summit Capital eta Castleton Commodities International funtsak, eta Nortegas gas banatzailea bera, garai bateko Naturgas. Eta Boroakoa ez da hidrogenoari lotutako Nortegasen proiektu bakarra.

Zer egin nahi duzue Boroan? Ez da soilik hidrogeno berdea ekoiztea.

Hidrogenoaren ziklo osoa landu nahi duen demostraziorako proiektu pilotua da, ziklo hori hasieratik bukaeraraino lantzeko asmoa duena. Elektrolizagailu bidez, berriztagarri ziurtagiriko argindarrarekin eta urarekin hidrogeno berdea sortuko dugu. Eta, besteak beste, orain argindarragas naturalarekin sortzen duen zentralaren jarduera deskarbonizatzen joango gara, hidrogenoa sartuz mixean, pixkanaka-pixkanaka. Biltegiratze koskor bat ere izango da, nolabaiteko birika izango dena, ekoizpenaren eta kontsumo unearen artean.

Hori Boroan egiteak badu zentzua, zentralak dagoeneko badituelako bai lotura argindar sarera baita beharrezko baimen guztiak ere; hor kostuetan eta denboran abantaila dagoelako. Zentralak argindar eta gas sareetarako sarbidea du, ura eskuragarri dauka... Eta ibilgailuentzako hidrogeno kargaleku bat ere jarriko dugumugikortasunaren deskarbonizazioan laguntzen.

Gure ustez, efizienteagoa izan daiteke hidrogenoa eskaria dagoen tokian ekoiztea. Gainera, gure eskualdea kokatu nahi badugu hidrogenoaren ekoizle bezala, gure energia eskaria deskarbonizatzeaz gain, eta kanpora begira negozioa egin nahi badugu, adibidez, hidrogeno eskaintzaren zati bat esportatuz, zentzuzkoa da argindar berriztagarria erostea eta erabiltzea jada badauzkagun azpiegiturak, besterik gabe hasieratik berriak egiten hasi gabe.

Baina eztabaida badago hidrogenoaren inguruko inbertsio jakin batzuekin hemendik hamar urtera ez ote dugun geure burua lotuta aurkituko, ordurako baliabide egokiagoak egon daitezkeenean. Gasbideekin, adibidez.

Gas banatzaile ikuspegitik, argi dago deskarbonizazioa iritsiko dela, helburu batzuk bete behar direla, eta hori ulertzen ez duena bidean hilko da, bere aktiboek ez dute ezertarako balioko eta Kodaki gertatu zitzaiona gertatuko zaio. Gure ikuspuntua da herrialdeak azpiegitura jakin batzuetan apustua egin duela, herritar guztien artean ordaindu direla eta behar bati erantzuten diotela, eskariari. Eskari horrek orain, une honetan, ez dauka irtenbide elektrikorik.

Eta uste dugu apustua egin behar dela azpiegitura horiek erabiltzeko. Biometanoa, adibidez, ehunekoan ehunean berdea da, eta gas naturala ordezkatzeko balio dezake, eta banatzaile aritzeaz gain, biometanoa ekoizten hasteko asmoa ere badu Nortegasek, eta hidrogenoak ere toki berdintsua izan dezakeela uste dugu. Soilik neutraltasun teknologikoa nahi dugu, utz diezagutela demostratzen, erakutsi nahi dugu zer egin dezakegun deskarbonizazioan.

Hidrogenoarekin lotutako beste proiektuak ere badituzue, Hidrogenoaren Euskal Korridorean.

Hor badaukagu asmoa demostrazio tekniko baterako, balioko diguna aztertzeko portzentajeak blending-ak egiteko, gas sarean gas naturala hidrogeno berdearekin nahasteko. Gaur egun hidrogenoa soilik %5eraino dago baimenduta, baina gure ustez portzentaje hori handitu daiteke %20raino edo gehiago. Hori frogatu eta erakutsi nahi diegu agintariei eta arau egileei. Sare bat egingo dugu, gurearen simulazioa izango dena, eta egun erabiltzen ditugun elementuak izango ditu. Bi fasetan joango da, dagoeneko lanean gaude, lehen fasean, ari gara inbertsioak egiten. Bigarren fasean Abantora eramango dugu, Energy Intelligence Center-era, behin parkea prest dagoenean, eta han Petronorrek sortutako hidrogeno berdea erabiliko dugu. Eta ez gara joango bakarrik, ekoizpen puntutik behera dagoen jendearekin joango gara, sarean dauden gauza guztiak frogatzera, RMak, konpresoreak, junturak frogatzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.