Eraikuntzako langileak ere, grebara deituak
Ostalaritzarena ez da gaur eta bihar grebara deitu duen Bizkaiko sektore bakarra. Eraikuntzako sindikatu guztiek (CCOO, ELA, LAB eta UGT) egun osoko lanuzteak egitera deitu dituzte sektorean diharduten 32.000 langileak. Indarrean dagoen lan hitzarmeneko azken bi urteetarako soldata eguneraketa negoziatzen ari dira Ascobi patronalarekin, eta, oraingoz, jarrerak urrun daude. Herenegun egin zuten azken bilera, eta Ascobik %3,7ko soldata igoera eskaini zuen aurtengo eta %2,75ekoa 2024rako. Sindikatuen nahia, aldiz, bestelakoa da. CCOOk —%44ko ordezkaritza du— %5eko igoera eskatu du aurten; eta KPI+% 0,7koa 2024. urterako. ELAk, berriz,—%37ko ordezkaritza du— marra gorria jarria du KPIaren araberako eguneraketekin. Negoziazio epe honetako bigarren greba deialdia da oraingoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu