Eragin asanbladak ez du baztertzen bide judiziala

2019ko uztailaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Unai Sainzek, Eragin Bilbo gazte prekarioen asanbladaren bozeramaileak, esan du zenbait ekintza egitekotan direla Bilbao BBK Live festibalaren antolatzaileen aurka. Ez du bide judiziala baztertu, «behingoz» langileen eskubideen urraketekin amaitzeko.

Sainzek Last Tour enpresa antolatzaileak «azpikontratatutako langileek jasandako prekaritatea eta esplotazioa» salatu ditu: orduko bost euro baino gutxiagoko soldatak, hamabost orduko lanaldiak, eta, kasu askotan, kontraturik ez izatea, besteak beste.

Eraginek gaitzetsi egin du Bilboko Udalak «esplotazio horretan» duen parte hartzea ere, eta gogora ekarri du ia milioi eta erdi euro ematen dizkiela udalak.

Last Tourrek ere salaketa ipintzearekin mehatxu egin dio Eragini, «difamazioagatik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.