Epaiaren zain geratu da azkenik 'Hiriko kasua'

2017ko abenduaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. «Inoizko kudeaketarik txarrena izan duen proiektuetako bat». Esaldi horrekin laburbildu zuen fiskalak Hiriko ibilgailu elektrikoa proiektuaren porrota aztertzeko azken saioan. Ondorioak aurkezteko hamabost minutuko hitzaldian, diru publikoa «xahutzea» egotzi zien fiskalak akusatuei. Estatuaren abokatuak bat egin zuen, eta enpresaren kudeaketa txarra «frogatutzat» jo zuen. Ia 19 milioi euro irentsi zituen Hirikok laguntza publikoetan, eta diru horretatik gehiena bueltatzeko eskaerari eutsi diote akusazioek ondorioen aurkezpenean.

Ezohiko luzera izan du epaiketak. Bi hilabete eta erdi iraun du, eta 40 lagun baino gehiago pasatu dira aretotik, akusatuak, lekukoak eta perituak aintzat hartuta. Defentsaren abokatuek gogor jo zuten fiskaltzaren aurka, eta auzian «instrukzio ezkutua» egin nahi izatea egotzi zioten, kereila penalean pentsatuta. Lekukotzak entzunda ezin zaiela akusatuei porrota egotzi argudiatu zuen abokatuetako batek. «Kudeaketa txarra ez da erruduntasuna», ziurtatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.