Lan gatazka

Enpresen «konplize» izatea egotzi diote Novaltiako eta Vulcanizados Zuloagako grebalariek Lan Ikuskaritzari

Ikuskaritzaren egoitzaren atarian elkarretaratzea egin dute grebalariek. Greba eskubidea «etengabe» urratzen zaiela gogorarazi dute.

Novaltiako eta Vulcanizados Zuloagako grebalariak protestan, Lan Ikuskaritzaren Bilboko egoitzaren atarian. ELA BILBO
inaut matauko rada
2023ko otsailaren 8a
12:01
Entzun

Novaltia eta Vulcanizados Zuloaga enpresetako langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean, Lan Ikuskaritzaren Bilboko egoitzaren atarian. Enpresa biek grebalarien greba eskubidea «etengabe» urratzen dutela adierazi dute, eta jarrera horrekiko Lan Ikuskaritza «konplize» dela gehitu dute. Novaltiako (Zaratamo, Bizkaia) langileek 1.297 egun daramatzate greban, eta Vulcanizados Zuloagakoek (Zaratamo, Bizkaia), berriz, 587.

ELA sindikatuaren arabera, epaitegiek ere Lan Ikuskaritzaren praxi txarra aitortu dute Novaltiaren kasuan. Bestalde, ELAk dio Vulcanizados Zuloagako langile batzordeak joan den udan premiazko salaketa bat jarri zuela enpresaren aurka, eta inspektoreak oraindik ez dira enpresara joan salatutako gertakariak egiaztatzera; salaketa jarri zutenetik hona, ikuskaritzak ez du txostenik argitaratu. Gertakari horiek direla-eta salatu du sindikatuak ikuskaritzaren «konplizitatea», eta langileei «bizkarra ematea» ere egotzi diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.