Enpresen %63, langile egokiak aurkitu ezinda
Cebeken inkestako daturik deigarrienetako batzuk lan merkatuaren egoerari buruzkoak dira. Enpresen %81ek uste dute egungo lantaldeari bere hartan eutsiko diotela aurten; %14k, aldiz, handituko egingo dutela, eta %5ek murriztu egingo dutela. Gai berean, %63k onartu dute arazoak dituztela beren beharrak asebeteko dituzten langile aproposak aurkitzeko, eta %53,iaz kontratazioren bat egiteke utzi zutela arazo horregatik. Buruhauste hori bereziki larria da industrian, sektore horretako enpresen %70ek adierazi baitute langile aproposak aurkitu ezinda dabiltzala. Cebeken ustez, langile trebatuen gabezia «arazo oso larria» bilakatzen ari da, eta okerrera egingo du arrazoi demografikoengatik. Egun, Bizkaian, 500.762 langile daude Gizarte Segurantzan izen emanda, duela urtebete baino 8.188 gehiago (+%1,5).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu