Enpresak

Enpresa kopurua %1,1 hazi zen iaz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

"2006az geroztik urterik onena izan da enpresen sorreran", nabarmendu du Confebaskek.

Iker Aranburu.
2016ko urtarrilaren 26a
12:03
Entzun

Patronalaren txostenaren arabera, 2014ko urtarrilean jo zuen behea enpresa kopuruak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Orduz gero, 1.736 gehiago daude (+%3). Horietatik 638 azken urtean sortu dira. Guztira 58.700 enpresa daude, kopururik handiena 2012ko irailaz geroztik.

Autonomoen kopurua ere ugaritzen ari da, baina oso erritmo ahulean. Abenduaren 31n bere burua enplegatzen zuten 174.413 lagunek, urtebete lehenago baino 274 gehiagok (%0,2). Autonomoen kopuruak 2013ko abuztuan jo zuen behea, baina ordurako galdutako 18.444 autonomoetatik 3.061 baizik ez dira berreskuratu.

Behera doa zorrak ordaintzeko arazoengatik konkurtsora jo duten enpresen kopurua. 269 izan ziren 2015. urteko lehen bederatzi hilabeteetan, 2014ko epe horretan baino %21,3 gutxiago. Krisia hasi zenetik 3.045 sartu dira konkurtsoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.