Munduan emakumeen %50ek parte hartzen dute lan merkatuan, eta gizonezkoen %80k. Arrakala horri soldatarena gehitu behar zaio; OCDEko herrialdeetan, emakumeek %13 gutxiago irabazten dute. Nondik datoz, eta zergatik irauten dute genero arrakala horiek?Hori aztertzen egin du lanHarvard unibertsitateko Claudia Goldinek, eta lan horrengatik irabazi du Nobel saria. Haren ikerketen arabera, emakumeek lan merkatuan izandako parte hartzearen bilakaera ez da beti goranzkoa izan AEBetan. Aldiz, u formako bilakaera izan du. Nekazaritza oinarri zuen gizartetik gizarte industrialera igarotzean, XIX. mendean, jaitsi egin zen emakumezko ezkonduek lan merkatuan zuten parte hartzea; gero, XX. mende hasieran, zerbitzuen sektorea indarra hartzen hasi zenean hasi zen handitzen emakumeen presentzia.
Orduan, emakumeen hezkuntza maila handituz joan zen. Eta, Goldinen ustez, antisorgailuek gauzak are gehiago aldatu zituzten. Arrakalek, hala ere, hor diraute, eta, neurri batean hezkuntza erabakiak daude haren oinarrian. Hala ere, Goldinek erakutsi du ekonomia aurreratuetan soldata arrakalaren zatirik handiena okupazio bereko emakumeen artean gertatzen dela, eta lehen umea jaiotzen denean hasten dela.
NOBEL SARIA. Claudia Goldin
Emakumearen tokia lan merkatuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu