Elon Muskek Twitter erosiko duela dio berriro

2022ko urriaren 5a
00:00
Entzun
NEW YORK.Gorabeheratsua izaten ari da Twitter sare sozialaren erosketa Elon Musken partetik —munduko pertsonarik aberatsena da, eta Tesla enpresaren sortzaile eta buru—. Uztaileko erabakiaz damutu da Musk, erosketan atzera egin zuenean, eta Twitter erosteko asmoa erakutsi du berriro, Bloomberg atari digitalak informatu duenez.

Eta bere lehen eskaintza berriro eginez egin du hori: akzio bakoitzeko 54,20 dolar ordainduko ditu. Hau da, Twitter 44.000 milioi dolarren truke eskuratu asmo du (39.803 milioi dolar, hain zuzen). Eskaintzaz berri izan bezain laster, Twitterren akzioek %18 egin dute gora. Apirilaren hasieran Twitterren akzioen %9 erosiak zituen Muskek. Hilabetea amaitu aurretik, sare soziala bere esku zuen. Uztailean atzera egin zuen, ordea,argudiatuz Twitter ez zela betetzen ari kontratua, baina garesti atera zitzaion erosketa ez egitea: jasota zegoen bi aldeetako batek kontratua bertan behera utziz gero 987 milioi euro ordaindu beharko zizkiola besteari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.