Elkarretaratze bat Mercedeseko hiru kaleraturen alde

Behargin horietako baten kaleratzearen epaiketan, lankideek elkartasuna adierazi diote

xabier martin
2019ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Otsailean jaso zituzten kaleratze jakinarazpenak; inork ez zuen espero halakorik, baina Mercedesek Gasteizen duen lantegiko hiru behargin lanik gabe geratu dira, eta hirurek jo dute epaitegietara. Atzo egin zen kaleratze horietako baten inguruko epaiketa, Gasteizen, eta, beste bi kaleratuekin gertatu den moduan, enpresak onartu zuen kalte-ordainak handitzea.

«Hiru kaleratzeak bidegabeak dira, eta atentzioa ematen du haien benetako helburuak», esan zuen ELAko kide Igor Gebarak, epaitegiaren aurrealdean. Ehundik gora lankidek elkartasuna adierazi zieten kaleratuei, eta beren kasuak salatzen lagundu zieten. «Enpresak ohar bat eman nahi izan die Gasteizen dituen mila inguru langileei», esplikatu zuen Gevarak. «Behin-behineko langileak zirenean ahulagoak ziren, eta batzuk lanera joaten ziren baita sukarra edukita ere. Orain finkoak dira, eta baztertu egin dituzte horrelako praktikak; bada, enpresak hori moztu nahi izan du».

Langile finko kaleratuek hiru urte egin dituzte enpresan, batez beste, eta ELAko kideak esan zuen kaleratzeak azaltzeko arrazoiak «surrealistak» direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.