DONOSTIA. Elkargik beste urrats bat egingo du bere estrategian. Orain arteko gisan, maileguen beharra dutenei bermeak emango dizkie, baina aurrerantzean enpresa txikien eta ertainen akzioak erosten ere hasiko da, «bideragarriak diren proiektuak sendotzeko eta beste inbertsiogileen aurrean aingura gisa proiektatzeko», Josu Sanchez Elkargiko presidenteak azaldu duenez.
Baldintza batzuk bete beharko dituzte Elkargiren parte hartzea duten enpresek: errentagarriak izatea, burtsan ez kotizatzea, eta helburu gisa neurria handitzea, nazioartekotzea, edo dibertsifikazioa izatea. Elkargik 500.000 eta 1,5 milioi euro artean inbertituko ditu, eta ezingo du akziodun nagusi izan. Bost eta hamar urte arteko inbertsioak agindu ditu.
Elkargi akziodun izango da enpresetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu