Elkar eta Gureak enpresek Usurbilen jarriko dituzte euren egoitza nagusiak
USURBIL. Michelinek dagoeneko erabiltzen ez duen lurzoru batean jarriko dituzte egoitzak Elkar eta Gureak taldeek, Usurbilen (Gipuzkoa). Atzo sinatu zuten hirigintza akordioa. Xabier Agirre Usurbilgo alkateak nabarmendu zuen ingurune hondatu bat berreskuratu ahal izango dutela, eta 950 langile inguru arituko direla instalazio berrietan. Gaur egun Donostian daude Elkar eta Gureak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu