Elikagai ekoizleek kezka dute kostuen igoera euren gain hartzen dutelako

2021ean %24 ugaritu dira elikadura eta edarien sektorearen esportazioak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 2022ko datuak onak dira, «oraingoz»

Basque Food Cluster-ak atzo egin zuen Cluster Eguna BECen, Barakaldon (Bizkaia). BASQUE FOOD CLUSTER.
Javi West Larrañaga.
Barakaldo
2022ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Kostuen igoera «basatia». Horixe da luze gabe elikadura eta elikagaien sektoreak daukan erronka, Jon Ander Egaña Basque Food Cluster elkartearen zuzendari nagusiak adierazi duenez. Batez ere energiaren eta lehengaien prezioen garestitzeak eragin die sektoreko enpresei. «Formulazioak moldatzen jarraitzen dugu, beste baliabide iturri batzuk bilatzen... Kostuek gora egiten dute, eta, azkenean, ekoizpeneko igoera horiek ezin diezazkiekegu kontsumitzaileei helarazi».

Egañak esan du kezkatuta daudela, enpresak «marjinak txikitzen ari direlako» aktibo egoteko. Alde ona ere ikusten dio, ordea, ekoizpen prozesuak «optimizatzen» eta «eraginkorrago egiten» ari direlako.

Cluster Eguna egin du Basque Food Cluster elkarteak goizean BECen, Barakaldon (Bizkaia). Elikagaien balio kate osoko 123 enpresa biltzen ditu klusterrak, eta, emandako datuen arabera, 2021ean %24 egin dute gora elikadura eta edarien sektorearen esportazioek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. «Egoera gorabehera, 2021erako aurreikusita geneuzkan helburuak bete ditugu», azaldu du Manu Giner klusterraren presidenteak. 1.129 milioi euroren salmentak izan zituensektoreak nazioartean, orotara egindakoen %74. Gainerakoa,%26, hiru lurraldeetan egin zuen. Sektoreak egindako «merkatu eta merkaturatze bideen» dibertsifikazioarekin lotu du datu ona Egañak.

Aldaketak kontsumoan

Kontsumitzailea aldatzen ari dela azaldu du zuzendari nagusiak, eta horregatik kontsumitzailea «erdigunean» ipintzea dela oraingo helburua. Elikadura jasangarriari erreparatu dio klusterrak, eta horren kontsumoa aztertu du. Ikusi dute abagune bat dagoela, kontsumitzaileek «gehiago» begiratzen baitiote jatorriari, baina,lortutako datuen arabera, soilik %5 daude prest gehiago ordaintzeko.

Gizarte joerak bakarrik ez, legeriak ere horretara bultzatzen dituela azaldu du Egañak: «Araudi gero eta zorrotzagoa daukagu, eta gaiari ekin behar diogu». Oraingo jomuga haien bazkideentzako bide orri bat egitea da.

Klusterrekoek adierazi dute 2020an %3 jaitsi zirela esportazioak, eta 2021eko datu onekin egin dute kontrastea. Ginerrek aitortu du zailtasun handiagoak dauzkatela orain: «Ziurgabetasun garaiak bizitzen ari gara, baina egoki kudeatzen ari gara».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.