ELAk «txalogarritzat» dauka Ipar Euskal Herriko abertzaleen lana

Kongresuan Iparraldeaz aurkeztuko duten ponentzia publiko egin dute

ERREDAKZIOA - BAIONA
2004ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
ELAk asteburu honetako kongresuan Ipar Euskal Herriaz aurkeztuko duen ponentziaren berri eman du. Oroz gainetik, Laborantza Ganbera proiektuari «babesa ematea» da ponentzia horren adar nagusia. Horrez gain, Manu Robles-Arangiz fundazioaren Ipar Euskal Herriko adarra aipatzen da.

ELAren ustez, «txalogarria da azken hamarkada hauetan Ipar Euskal Herriko abertzaleek egin duten lana». Besteak beste, Batera eta ELBren lana goraipatu ditu. Hauxe dio Batera plataformaz: «Gizartearen kontzientzia eta atxikimendua hedatuz sortu zen. Horixe da proiektu horren arrakastarako bide bakarra, herritarren atxikimendua aldarrikatzea eta haren legitimotasuna oinarritzat hartzea.»Azkenaldian ELBrekiko harremanak sendotu direla dio ELAk. ELA eta ELB bat datoz «nazio-ikuspegian, eta gizarte eta ekonomia eredu bidezkoago, solidarioago eta iraunkorragoaren premia» aldarrikatzen dute. ELBkoek adierazi dute ELArekiko harremanak «naturaltasun osoz» iragan direla. «Orain arte ez genuen elkar ezagutzen», argitu dio Berriari Panpi Sainte-Marie ELBko kideak. ELBk ordezkaritza bat igorriko du ELAren kongresura.Etorkizunean, «Ipar Euskal Herriaren ikuspegia era sistematikoagoan izan behar dute kontuan ELAren analisiek eta estrategiek», dio ELAren ponentziak. Hala ere, ELAk «ez du uste egituraketa esparrua Iparraldera hedatzea denik bide bakarra nazio-konpromiso hori gauzatzeko, ezta ezinbestean bide hoberena denik ere».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.