ELAk Imanol Pascual proposatu du Nafarroan Mitxel Lakuntza ordezkatzeko

2019ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Bost aste barru, apirilaren 5ean, Adolfo Muñozek ELAko idazkaritza nagusia utziko du. Haren ordez Mitxel Lakuntza Nafarroako orain arteko koordinatzailea proposatu du zuzendaritzak. Lakuntzak Iruñean utziko duen lekua Imanol Pascualekin bete nahi du sindikatuak. Pascualek 37 urte ditu, iruindarra da sortzez, baina gaur egun Tuteran bizi da, eta Nafarroako ELAko negoziazio kolektiboko eta zerbitzu publikoetako arduraduna da 2016az geroztik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.