MURRIZKETAK

ELAk ez du bat egingo EH Bilduk larunbaterako deitutako manifestazioarekin

ELAk adierazi du EH Bilduk mugimendu sindikal eta soziala "modu alderdikoian" erabili nahi dituela. Bilbon izango da protesta 17:30ean, 'Murrizketarik ez, burujabetza ekonomikoa' lelopean. 

2012ko uztailaren 16a
21:17
Entzun

ELA sindikatuak adierazi du ez duela bat egingolarunbaterako EH Bilduk deitutako manifestazioarekin. Koalizioak mugimendu sindikal eta soziala "modu alderdikoian" erabili nahi dituela adierazi du ELAk. 

Bilbon izango da protesta 17:30ean, Murrizketarik ez, burujabetza ekonomikoa lelopean. 

ELAk esan du "azken murrizketen eraso gordina ikusirik" erantzuna prestatzen ari dela, eta aurrera begira mobilizazioek zein jarraipen izango duten aztertzen diharduela. Bestalde, alderdi politikoei eskatu die dagokien esparruetan Raxoik ezarri nahi dituen murrizketak ez aplikatzeko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.