ELAk auzitara jo du Nafarroako Enplegu Zerbitzuak CEN, UGT eta CCOOrekin sinatutako prestakuntzarako itunak bertan behera uzteko. Lehen urrats gisa, administrazioaren aurrean helegiteak jarri dizkie sei prestakuntza ituni, oraingo gobernuak «Barcinaren eta Sanzen praktika klientelistak zuzentzeko aukera izan dezan». Itunei eusten bazaie—erdiei eutsiko diela iragarri dute oraingo agintariek—, salaketa judizialak aurkeztuko ditu. Sei itun horien bidez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak 4,6 milioi euro eman zizkien patronalari eta Nafarroako bi sindikatu nagusiei, teorian, langileak trebatzeko. Sindikatu abertzaleak, ordea, uste du dirua erakunde horiek finantzatzeko zela.
ELAk beste arrazoi batengatik ere jo du auzitara: Jaurlaritzak bere langile publikoei antzinatasun egunak hartzeko eskubidea ukatzen dielako.
ELAk auzitara eraman ditu Nafarroako itunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu