Greba deialdia

ELA, LAB eta ESK sindikatuek saltokietako langileei grebarako deia egin diete biharrako

ELA, LAB eta ESK sindikatuek saltokietako 15.000 langile inguru deitu dituzte bihar greba egiteko, sektoreko hainbat hitzarmen negoziazioa desblokeatzeko asmoz. Ordezkari sindikalek Cebeken parte den Cecovi patronalak negoziatzeari muzin egiten diola salatzen dute, "larru eta zapatagintza sektorearekin gertatzen ez den bezala". Hori dela eta, azken bi sektore horietako saltokietan greba deialdia bertan behera geratu da.

2003ko abenduaren 22a
16:08
Entzun
ELAk jakinarazi duenez, Cecoviren jarrerak "akordioaren bidea ixten du", hainbat enpresa kideek negoziatzeko jarrera badute ere.

Gainera, sindikatuak esan du lan protesta hau "ordenu publikoko gaia" bihurtu nahi dutela, "Ertzaintzaren laguntza eskatuz langileen manifestazio eta informazio eskubidea saihesteko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.