Ekonomiaren «kontrol demokratikoa» berreskuratzeko asmoa dutela aldarrikatu du Sortuk

LABek deituta Iruñean eta Baionan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deitu du alderdi independentistak, Maiatzaren Lehenari begira eginiko analisi politikoan.

Kizkitza Gil de San Vicentek eta Arkaitz Rodriguezek astearte honetan irakurri dute adierazpena, Pasaian (Gipuzkoa).
Kizkitza Gil de San Vicentek eta Arkaitz Rodriguezek astearte honetan irakurri dute adierazpena, Pasaian (Gipuzkoa). SORTU
2024ko apirilaren 30a
17:20
Entzun

Sortuk gaur goizean argitaratu du alderdiaren analisi politikoa Maiatzaren Lehenaren harira. Adierazi du kapitalismoak «porrot» egin duela, eta hori «geroz eta nabariagoa» dela. 2008tik hona langileen lan baldintzak «prekarizatzen eta pobretzen» ari direla salatu du, eta «batzuen diruzalekeria gehiengoaren miserian oinarritzen dela».

Horregatik, ekonomiaren kontrol ekonomikoa «berreskuratzeko» asmoa dutela aldarrikatu du, «ekonomia langileon eskuetara ekartzeko». Horretarako, nabarmendu du beharrezkoa dela «burujabetza politikoa eta ekonomikoa» berreskuratzea. 

LABek bere 50. urteurrenaren harira Iruñean eta Baionan bihar egingo dituen mobilizazioetan parte hartzera deitu du.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.