DONOSTIA. Duela 25 urte saiatutakoa aurten lortuko du UEUk: ekonomista euskaldunen topaketa bat egitea. Orduan, «masa kritikorik» ez zegoela ziurtatu zuen atzo Oskar Arantzabal UEUko ekonomia saileko arduradunak. « Orain, badago», esan du, eta horren seinale da Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarrak dagoeneko bete dituela eserlekuen erdiak. Euskaltzaindiaren Donostiako egoitzan egingo dute, azaroaren 14an.
UEUren eta Ekonomisten Euskal Elkargoaren arteko lehen kolaborazioaren fruitua da biltzarra. Ekonomista euskaldunen sarea sortu nahi dute, «azken joera teorikoen berri izan eta pil-pilean dauden gaiez modu kritikoan eztabaidatzeko». Teoriaren munduan aritzen den jendearen eta enpresaren «mundu praktikoan» aritzen direnen arteko zubi lana egin nahi dute.
Hamar hizlari izango dituzte entzungai. Genero arrakalaz arituko da Jule Goikoetxea, lehiakortasunaz Maria Jose Aranguren eta Amaia Zumeaga, robotizazioaz Joseba Permach... Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakari ohiak K izenburuko hitzaldia egingo du.
Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarra, azaroaren 14an
Ekonomian «pil-pilean dauden gaiez» hitz egingo dute Ibarretxek, Permachek, Arangurenek eta beste batzuek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu