Ekonomia kontseilari kargua hartu du Arastik

Txibite lehendakaria eta Arasti kontseilaria, atzoko ekitaldian. IÑIGO URIZ / FOKU.
2023ko abuztuaren 31
00:00
Entzun
IRUÑEA. Maria Txibitek badu falta zuen azken pieza. Nafarroako Gobernuko lehendakariak lantalde berria aurkeztu zuen abuztuaren 18an, hutsune nabarmen batekin: Ekonomia eta Ogasun Departamentuko buruarena. Jose Luis Arasti hautatua zuen kargurako, baina, legez, Arasti ezin zen gobernuan aritu Espainiako Gobernuaren ordezkari kargua utzi arte. Aste honetan tramitea bete ostean, karguaren zina egin zuen atzo.

Ekitaldian, gaztelaniaz zin egin zuen Arastik, baina euskarazko «hitzematen dut» formula ere erabili zuen bukaeran. Txibitek, berriz, nabarmendu zuen Ekonomia eta Ogasun Departamentua «funtsezkoa» dela gobernuan: «Gure egitekoaren ardatza da politika aurrerakoiak gauzatzea, eskura ditugun baliabideekin; kudeaketa ekonomiko horrek emanen digu modua gizartea eraldatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.