Ehunka laborari elkartu dira Iruñean, negoziazioetan aurrerabideak eskatzeko

Manifestazioa egin dute Iruñeko kaleetan. Gobernuarekin negoziazioak mantso doazela adierazi dute, eta aurrerabiderik ez bada, «borrokara» itzuliko direla.

Iruñean arratsaldean egin duten martxaren burua. VILLAR LOPEZ / EFE
Iruñean arratsaldean egin duten martxaren burua. VILLAR LOPEZ / EFE
2024ko apirilaren 13a
21:57
Entzun

Semilla y Belarra elkarte berriak eta 6F plataformak egin dute deia, eta ehunka laborari elkartu dituzte Iruñean. Nafarroan lehen sektorean lanean ari direnentzat errespetua eskatu dute. Antoniutti parketik abiatu dira, Gure etorkizunaren alde. Errespetua idatzia zuen pankarta baten atzean, eta Gaztelu plazan amaitu dute protesta.

Antolatzaileek adierazi dute orain arte «hitz ederrak» aditu dituztela, baina oraindik ez dutela haien aldarrikapenei buruzko neurri zehatzik jaso. «Nafarroako Gobernua bildu da gurekin, baina aurrerabideak oso txikiak izan dira».

Herritarrei mezu hori zabaldu nahi dietela esplikatu dute. Festa giroan egin dute martxa, horregatik, baina ohartarazi dute landa eremuan ez dagoela festa girorik. Fran Jaso laborarik Efe albiste agentziari adierazi dionez, «jendeak ongi pasatzea nahi dugu, eta baketsua izatea. Baina herritarrei esan nahi diegu laboratzaren sektorea batuta dagoela, eta hau denon arazo bat dela».

Ohartarazi dute, aurrerabiderik ez bada, «borrokara» itzuliko direla, eta «beharrezkoak» iruditzen zaizkien neurriak hartuko dituztela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.