Ehun bat laborarik behien tuberkulosiari aurre egiteko protokoloa salatu dute

Oloroeko prefetura aitzinean bildu dira, Zuberoako hainbat behi hazleri inposatu zaien bigarren profilaxia salatzeko. Prefetarekin hitzordu bat espero dute datozen egunetarako.

ELBko laborariak, behien tuberkulosiak jota dagoen Sicre familiari elkartasuna adierazten, Ezpeizen, iazko abuztuan. PATXI BELTZAIZ
ELBko laborariak, behien tuberkulosiak jota dagoen Sicre familiari elkartasuna adierazten, Ezpeizen, iazko abuztuan. PATXI BELTZAIZ
Leire Casamajou Elkegarai.
2025eko apirilaren 10a
17:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Ehun bat laborari bildu dira goizean, Oloroeko (Biarno) prefeturaren aitzinean, Zuberoan bigarren profilaxia ezartzen duen dekretua atzera bota dezatela galdegiteko. ELBk deitu zuen elkarretaratzera: prefeturako ordezkariekin bildu nahi dute protokoloa bertan behera gelditu dadin. 

Joan den martxoaren 17an iragarri zuten behien tuberkulosia zaintzeko plantatu duten protokoloa: transhumantzia erregulatzea baldintzatzen du, bigarren profilaxia bat ezarriz Zuberoako baserrietan. Hain zuzen ere, tuberkulosia duten hainbat behi saldoz ohartu ziren Zuberoan, joan den urte hondarrean. Bistan da: hazleek saldo osoak hiltzea saihestu nahi dute, eta erresistentzian dira geroztik.

Erraterako, behien tuberkulosia atzemateko testen fidagarritasuna ere kritikatu dute, horrek berak baitu baldintzatzen zenbat behi hilko dituzten gero: «Behien hiltzeko erabiltzen duten dirua ikerketan ezar dezatela», salatu du Beñat Etxeto ELBko laborariak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.